Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2442

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 2014ko abenduaren 3ko ebazpena (2014-12-12ko EHAA) eta 2015eko urtarrilaren 23ko ebazpena baliorik gabe geratu dela zabaltzeko.

Honako honen bidez, iragartzen da ezen, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2018ko apirilaren 17ko ebazpenaren bidez, baliogabetu egin direla 2014ko abenduaren 3ko ebazpena (2014-12-12ko EHAA), non deitzen baitziren irakasle agregatuen kategoriako zenbait lanpostu, barne ondorioetarako AGC8L1-D00112-13, AGC8L1-D00118-9, AGC8L1-D00221-8, AGC8L1-D00093-7, AGC8L1-00077-4, AGC8L1-D00026-9 eta AGC8L1-D00026-8 kodeekin identifikatutakoak, eta 2015eko urtarrilaren 23ko ebazpena, lehengoa eraldatzen zuena. Erabakiokin batera, beren babesean burututako hautaketa prozesua burutzeko ekintzak ere baliogabetu dira. Hau dena, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko martxoaren 15ean 113/2017 zenbakiko apelazio errekurtsoaren harira emandako epaia aplikatuz.

Leioa, 2018ko apirilaren 26a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala