Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2441

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2017ko azaroaren 2ko ebazpenaren bidez (2017ko azaroaren 27ko EAO eta EHAA) egindako deialdiko «Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala» jakintza-arloan unibertsitateko katedradunaren plaza bat bete gabe uzteko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2017ko azaroaren 2ko erabakiaren bidez (2017ko azaroaren 27ko EAO eta EHAA), lehiaketarako deialdi publikoa deitu zen unibertsitateko katedradunaren plaza honetara sartzeko:

Plazaren zenbakia: 1. Kodea: CUC8/1-D00140-6. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala». Saila: Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ikaskuntza Automatikoa eta Neurona Sareak».

Bigarrena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2018ko urtarrilaren 5eko erabakiaren bidez, onartu eta argitara eman zen aipatutako plazara sartzeko lehiaketara onartu eta kanpoan utzitakoen behin behineko zerrenda, 15233140X zenbakiko NANa duen lehiakidea onartuta.

Hirugarrena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2018ko urtarrilaren 23ko erabakiaren bidez, onartu eta argitara eman zen aipatutako plazara sartzeko lehiaketara onartu eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda, 15233140X zenbakiko NANa duen lehiakidea onartuta.

Laugarrena.– Lehiaketako epaimahaiak, arautegiari eta deialdiko oinarriei jarraiki, lehiakideen aurkezpen ekitaldia zehaztu zuen, 2018ko apirilaren 17rako (Informatika Fakultatea. Gradu Aretoa). Onartuta zegoen hautagai bakarra ez zen aurkeztu.

Bosgarrena.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du erabaki hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako erabakiak (otsailaren 3ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Adieraztea goian aipatutako unibertsitateko katedradunaren plaza betetzeko lehiaketa prozedura amaitu eta plaza bete gabe utzi dela.

Honen berri ematen da jakin dadin.

Leioa, 2018ko apirilaren 19a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordeturik (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 26ko Ebazpena (2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala