Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2018ko maiatzaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2392

ERABAKIA, 2018ko apirilaren 18koa, 2018ko otsailaren 23ko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat eskuratzeari buruzkoa.

Osasuneko sailburuaren 2018ko urtarrilaren 1eko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdian, eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2018ko apirilaren 18an egindako bileran:

Lehenengoa.– Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin-behineko zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).

Bigarrena.– Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:

– Autonomoen erregimenean kotizatuta farmazia-bulegoan lan egin izana ez da behar bezain ondo egiaztatu.

Hirugarrena.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamar egun balioduneko epea ematea, interesdunek, Balorazio Batzordearen aurrean, beharrezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dira.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.

Balorazio mahaiko lehendakaria,

TERESA FERNANDEZ DE CASTRO AGUIRREZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala