Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2018ko maiatzaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2391

AGINDUA, 2018ko apirilaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko martxoaren 27ko Agindua, Irale programaren 2018ko udako eta 2018-2019 ikasturteko ikastaroak iragartzen dituena eta ikastaro horiek egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 23ko Aginduaren testuan (2018ko apirilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72. zk.). Agindu horren bidez, Irale programaren 2018ko udako eta 2018-2019 ikasturteko ikastaroak iragartzen dira eta ikastaro horiek egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/1979 (18/7) orrialdean, 12.2 artikuluan, c) letra kendu behar da. Hortaz,

honela dioen tokian:

«2.– U ikastaroetako plazak eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetakoak esleitzean, arau hauei jarraituko zaie:

a) Lehenik, aurreko ikasturtean U2 ikastaroa egin dutenei esleituko zaizkie U3 eta U2 ikastaroetako plazak.

b) Bigarrenik, U3 eta U2 ikastaroetarako zuzeneko sarbideak esleituko dira, hurrenkera horretan.

c) Ondoren, hurrenkera honetan esleituko dira 2018an duten adinaren arabera: 56 urte edo gutxiago, 57 urte, 58 urte eta horrela ondoz ondo, plazak agortu arte.»

honela esan behar du:

«2.– U ikastaroetako plazak eta 3000, 4000 eta 5000 ikastaroetakoak esleitzean, arau hauei jarraituko zaie:

a) Lehenik, aurreko ikasturtean U2 ikastaroa egin dutenei esleituko zaizkie U3 eta U2 ikastaroetako plazak.

b) Bigarrenik, U3 eta U2 ikastaroetarako zuzeneko sarbideak esleituko dira, hurrenkera horretan.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala