Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2018ko maiatzaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2390

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko eta haiei prestakuntza emateko 2017rako diru-laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzen da.

Diru-laguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko eta haiei prestakuntza emateko diru-laguntzen 2017rako deialdiak 7.7 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2017ko urriaren 3ko bilkuran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak. Ebazpenean adieraziko da EGIFek finantziazioan parte hartzen duela, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Argitaratzea 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko eta haiei prestakuntza emateko 2017rako diru-laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala