Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2018ko maiatzaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2389

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2018ko apirilaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2018ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak atzeman dira testu honetan: Ebazpena, 2018ko apirilaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2018ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako. 2018ko apirilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ebazpen hura, 74. zenbakian. Hortaz, egin beharreko zuzenketa egiten da hemen.

Lehenengo ebazpenean, honela dio:

(...)

«– Getariko Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria JD: 2.475,85 euro/ha.

– Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia JD: 3.035,00 euro/ha.»

Baina honela esan behar du:

(...)

«– Getariko Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria JD: 3.035,00 euro/ha.

– Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia JD: 2.475,85 euro/ha.»

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 19a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala