Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2018ko maiatzaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2387

AGINDUA, 2018ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa. Prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko dira, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (EHAA, 2018ko otsailaren 27koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere hautaketa-prozesuetarako deialdiak egin ziren. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesuetako parte-hartzaileak hautatzeko, hautaketa-organoak izendatuko direla aipatutako 2018ko otsailaren 26ko Agindu baten bidez, 5.2.2 eta 5.4 oinarrien arabera.

Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera Hezkuntza sailburuak askatasunez izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, espezialitate horietako funtzionario titular guztiak zuzenean izendatuko ditu Hezkuntza sailburuak. Epaimahaietan borondatez parte-hartzeko aurkeztutako eskabideak kontutan izan dira, Hezkuntza sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 5.2.3 oinarrian ezarritako baldintzen arabera.

Batzorde barematzaileei dagokienez, Batzordeburua hezkuntzako ikuskari bat izango da eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko du. Batzordekideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da, kidegoko eta dauden batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko karrerako funtzionarioen artean.

2018ko apirilaren 11n epaimahaien eta batzorde barematzaileen kideen bokalak izendatzeko zozketa egin zen; espezialitate printzipioa eta, posible denean, bi hautaketa-organoek zein lurralde historikotan izango duten egoitzaren arabera.

Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak eta Analisiak eta industria-kimika espezialitateetan, Euskal Autonomia Erkidegoan karrerako funtzionario nahikorik ez daude epaimahaiak osatzeko, hori dela-eta, osatu dira hezkuntza-arloko beste administrazio batek proposatutako karrerako funtzionarioekin, baita beste espezialitate bateko funtzionarioekin ere eta, azken kasu honetan, aholkulari espezialistak izendatu ahal izango dira.

Hori dela-eta, hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen I. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten Epaimahaien osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko.

Bigarrena.– Argitaratzea agindu honen II. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten Epaimahaien osaketa, espezialitate berriak eskuratzeko.

Hirugarrena.– Argitaratzea agindu honen III. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten Batzorde barematzaileen osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko.

Laugarrena.– Epaimahaietako edo Batzorde Barematzaileetako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez, eranskinetan azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.

Bosgarrena.– Aurkeztutako eskabide kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu beharko bada, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako.

Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte hautaketa-batzordeok. Gutxienez bost kide izango dituzte batzordeek, eta epaimahaiburuen kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideetara joko da, harik eta bostekoa osatu arte, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 5.3 oinarriak ezartzen dituen baldintzetan.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan epaimahaiak jardungo du hautaketa-batzorde gisa ondorio guztietarako.

Seigarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 23. artikuluan aurreikusten duen gorabeheraren tartean bada, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan lanik egin badute izangaiak prestatzen kidego eta espezialitate berean sartzeko hauta-probetarako.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errekusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 24. artikuluan aurreikusten dituen gorabeherak tartean badira.

Zazpigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
Epaimahaien osaketa
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
espezialitate berriak eskuratzeko epaimahaien osaketa
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Batzorde barematzaileen osaketa
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala