Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2018ko maiatzaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2385

449/2018 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita barne sustapeneko txandan I. eranskinean sartutako Fisioterapeuten kategorian esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1142/2015 Ebazpenaren bidez, Diplomatu sanitarioen lanbide taldeko Fisioterapeuten kategorian pertsonal estatutarioaren izaeraz jabetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitarioetan izanik (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 115/2017 maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu duten barne sustapeneko hautagaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, Diplomatu sanitarioen lanbide taldeko Fisioterapeuten kategorian pertsonal estatutarioa izateko hautaketa-probei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Hautagai horiek Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 1135/2015 Ebazpen horren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Erizainen kategoriako hautagaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazita, web-orrian argitaratzeko, langileen alorrean indarrean den legediak aitortutako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea I. eranskinean txanda irekian sartutako Diplomatu sanitarioen lanbide taldeko Fisioterapeuten kategorian esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, hautagaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalentzat, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaituta adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Adingabearen Babes Juridikorako urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzko ardura-aitorpena, eta Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren Egiaztagiria lortzeko baimena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea inplikatzen duten lanpostuak eskuratzeko eta horietan lan egiteko eskakizunei buruzko instrukzioak onartzen dituen 1314/2016 Ebazpenak ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta ikusten bada baldintzaren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren hautagaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorren 21. atalean oinarrituta, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala