Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2344

487/2018 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako ebazpen hau: «445/2018 Ebazpena, apirilaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da pertsonal estatutario finko izendatu direla barne sustapeneko txandan I. eranskinean sartutako Administrari Laguntzaileen kategoriako esleipendunak. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honen testuan: «445/2018 Ebazpena, apirilaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da pertsonal estatutario finko izendatu direla barne sustapeneko txandan I. eranskinean sartutako Administrari Laguntzaileen kategoriako esleipendunak. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude» (2018ko apirilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 81. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Bigarren atalean 2018/2320 (5/1) orrialdean,

honela dio:

«Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.»

baina honela esan behar du:

«Bigarrena.– Izendapenaren ondorioak 2018ko maiatzaren 4an hasiko dira. Era berean esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, eta hasierako eguna 2018ko maiatzaren 4a izango da.»

Laugarren atalean, 2018/2320 (5/2) orrialdean,

honela dio:

«Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatuan ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»

baina honela esan behar du:

«Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatuan ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, eta hasierako eguna 2018ko maiatzaren 4a izango da.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala