Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2342

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 36/2018 Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua onartu duen martxoaren 20ko 36/2018 Dekretuaren I. eranskinean (2018ko apirilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 65. zk.). Hori dela-eta, honako zuzenketa hauek egin behar dira:

Aipatutako eranskinaren 3. atalean (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), I. puntuaren (Kargu Publikoak) B) azpiatalean (Sektore publikoa), 2018/1763 (23/6) eta 2018/1763 (23/7) orrialdeetan,

honako hau dioen tokian:

«B) Sektore publikoa:

B.1.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:

– Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE).

• Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

– Euskal Trenbide Sarea.

• Euskal Trenbide Sarearen zuzendaria.

– SPRI-Enpresa-garapenerako euskal agentzia.

• SPRI-Enpresa-garapenerako euskal agentziaren zuzendari nagusia.

B.2.– Sozietate publikoak:

a) Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAU.

• Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAUko zuzendari nagusia.

b) Teknologi Elkartegia SA

• Teknologi Elkartegia SAko zuzendari nagusia.

c) Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SA

• Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SAko zuzendari nagusia.

d) Sprilur SA

• Sprilur SAko zuzendari nagusia.

e) NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB.

• Neikerreko zuzendari nagusia.

f) Eusko Trenbideak SA (ET)

• Eusko Trenbideak SAko zuzendari nagusia.

g) Euskotren Participaciones SA.

• Euskotren Participaciones SAko zuzendari nagusia.

h) Euskadiko Kirol Portua SA.

• Euskadiko Kirol Portua SAko zuzendari nagusia».

Honela esan behar du:

«B) Sektore publikoa:

B.1.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:

– Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE).

• Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

– Euskal Trenbide Sarea.

• Euskal Trenbide Sarearen zuzendaria.

B.2.– Sozietate publikoak:

a) Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAU.

• Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAUko zuzendari nagusia.

b) Erakaldeta Lehiakorrerako Sozietatea SA (SPRI).

• SPRIko zuzendari nagusia.

c) Teknologi Elkartegia SA

• Teknologi Elkartegia SAko zuzendari nagusia.

d) Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SA

• Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SAko zuzendari nagusia.

e) Sprilur SA

• Sprilur SAko zuzendari nagusia.

f) NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB.

• Neikerreko zuzendari nagusia.

g) Eusko Trenbideak SA (ET)

• Eusko Trenbideak SAko zuzendari nagusia.

h) Euskotren Participaciones SA.

• Euskotren Participaciones SAko zuzendari nagusia.

i) Euskadiko Kirol Portua SA.

• Euskadiko Kirol Portua SAko zuzendari nagusia.»


Azterketa dokumentala