Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2018ko apirilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2273

312/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Ospitaleko Erradiofisikako Mediku-Tenikari kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 173/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Ospitaleko Erradiofisikako Mediku-Tenikari kategoriako oinarri espezifikoak.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
FAK. ESP. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO MEDIKU TEKNIKARIA

Presidentea:

– Titularra: Jaime Ruiz de Eguino Langarica.

– Ordezkoa: María José Pujana Uriarte.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: María Angeles García Fidalgo.

– Ordezkoa: Rodrigo Lope Lope.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Francisco Javier Conejo Monasterio.

– Ordezkoa: Naia Pereda Barroeta.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: José Javier Celeiro González.

– Ordezkoa: Nuria Sánchez Hernández.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Francisco José Lozano Flores.

– Ordezkoa: Carlos Pino León.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Catalina Bárbara Alcibar-Arechuluaga Artaza.

– Ordezkoa: Pablo Mínguez Gabiña.

Seigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Roberto Ortiz de Zárate Vivanco.

– Ordezkoa: Francisco Javier Rosales Espizua.

Idazkaria:

– Titularra: Ricardo Navajas Cardenal.

– Ordezkoa: María José Llarena Cuevas.


Azterketa dokumentala