Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2018ko apirilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2258

297/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Gaixotasun Infekziosoetako Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 113/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Gaixotasun Infekziosoetako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
FAK. ESP. GAIXOTASUN INFEKZIOSOETAKO MEDIKUA

Presidentea:

– Titularra: Antonio Arraiza Armendariz.

– Ordezkoa: Miren Idoia Gurruchaga Arriola.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: José Antonio Iribarren Loyarte.

– Ordezkoa: Sofía Ibarra Ugarte.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Miren Zuriñe Edurne Zubero Sulibarría.

– Ordezkoa: Elena Bereciartua Bastarrica.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María del Mar Cámara Pérez.

– Ordezkoa: Francisco Javier Rodríguez Arrondo.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Josefa Muñoz Sánchez.

– Ordezkoa: Xabier Camino Ortiz de Barron.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Miguel Angel Von Wichmann De Miguel.

– Ordezkoa: Saioa Eguíluz Castañón.

Seigarren epaimahaikidea:

– Titularra: José Miguel Montejo Baranda.

– Ordezkoa: Ana Josune Goikoetxea Agirre.

Idazkaria:

– Titularra: María Elisabeth Nogueira Gómez.

– Ordezkoa: Francisco Javier Andechaga Vivanco.


Azterketa dokumentala