Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2018ko apirilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2225

264/2018 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Neurofisiologia Klinikoko Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Neurofisiologia Klinikoko Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
FAK. ESP. NEUROFISIOLOGIA KLINIKOKO MEDIKUA

Presidentea:

– Titularra: Alfonso Soto Beobide.

– Ordezkoa: José María Unanue Munduate.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Izaskun Yurrebaso Santamaría.

– Ordezkoa: Iratxe Toña Zuazua.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Eduvigis Alvarez Vadillo.

– Ordezkoa: María del Carmen Septién Larrabeiti.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Silvia Taramundi Argueso.

– Ordezkoa: Ana Martínez Zuluaga.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Soledad Avellanal Salas.

– Ordezkoa: Luis Estrade Arlucea.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Imanol Lambarri San Martín.

– Ordezkoa: María Elena Del Valle Quevedo.

Seigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Pedro De Mingo Casado.

– Ordezkoa: Julio Prieto Mont.

Idazkaria:

– Titularra: Javier Aguirre Arratibel.

– Ordezkoa: María Jesús Peña Suárez.


Azterketa dokumentala