78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2199
IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 110/2018 prozedura arruntean interesa duten pertsonei.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Leyre Berzosa Berriotxoak jarritako 110/2017 prozedura arrunta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urriaren 31ko Aginduaren aurkkoa. Agindu horren bidez, ezesten da gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bidez argitara ematen baitira oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak (Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutakoan).
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitegi Nagusira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.
Emango den epaiak eraginda gerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean aipatzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 5a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.