Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2198

IRAGARKIA, zenbait zordunen gaineko espedientetan erabakitako ondasun enkanteari buruzkoa.

Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendari Fco. Javier Arnaez Arrecigorrek

HONAKO HAU JAKINARAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 65.1 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, abenduaren 29ko 1071/2017 Errege Dekretuaren aurreko idazketaren arabera (Laugarren Xedapen Iragankorra), aplikatu beharrekoa da uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorra onartzen duena. Diru Bilketako Erregelamendu Orokor horren 101. artikuluak xedatutakoa betez, hainbat zordunen kontra bideratutako ondorengo espedienteetan erabakiak hartu dira, eta, horien bidez, dekretuz agindu da iragarki honetan eranskin gisa jasotako zerrendan dauden ondasunak enkante bidez besterentzea.

Enkantea 2018ko ekainaren 6an izango da, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzako Lakua 2 Eraikinean, Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian. Aipatutako artikulua betez, artikulu hori iragarki honetan argitaratzen da, eta enkantean parte hartu nahi duten pertsonei honako hau ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Enkantean atera beharreko ondasunak lotez osatuta daude. Ondasunak, horietako bakoitzerako enkante-tasa eta lizitazio-tarteak eranskinean deskribatzen dira.

Bigarrena.– Ondasun horiek kargetara eta zametara atxikita daude, eta, halakorik balego, ondasunen deskribapenean eta espedientean jasota daude. Karga eta zama horiek mantendu egingo dira, eta, iraungitzen direnean ere, ezingo da erremateko prezioa aplikatu.

Hirugarrena.– Enkante-tasa da eskaintzak egiten hasteko gutxieneko zenbatekoa. Horrenbestez, ezin dira enkante-tasa baino eskaintza txikiagoak egin, eta ondoz ondoko eskaintzak adierazitako tarteetara egokitu beharko dira.

Enkante-tasak ez ditu barnean hartzen ondasunen eskualdatzeari dagozkion zeharkako zergak. Esleipendunak ordainduko ditu eskualdaketatik eratorritako gastu eta zerga guztiak, lehentasunekoez besteko kargen kitapena, Ondasunen Erregistroan jasotzean sortutakoak barne.

Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren arabera (8/1999 Legeak aldatutakoa), esleipendunak erkidegoaren zorren egoerari buruzko egiaztagiria ematetik espresuki libratzen du Eusko Jaurlaritza, eta esleipendunaren kargura izango dira ordaintzeke dauden gastuak.

Laugarrena.– Interesa dutenek eskuragarri dauden tituluak azter ditzakete, Bilboko San Pedro Plazako 2. zenbakiaren behe-solairuan kokatutako Nahitaezko Diru-bilketaren bulegoan, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Besterendutako ondasunak Jabetza Erregistroan jasota daude jada. Lizitatzaileak ondasun higiezinen jabetza-tituluekin konformatu beharko dira, eta ez dute espedientean daudenez bestelako beste batzuk eskatzeko eskubiderik izango. Administrazioaren betebehar bakarra esleipen-egintzaren ziurtagiria ofizioz ematea izango da, edo, esleipendunak esleipen-egintzan hala eskatzen badu, dagokion salmenta-eskritura, ordainketa-obligazioaren ordez. Edonola ere, salmenta-agiri publikoa titulu bat da, eta horren bidez egiten da inskripzioa, hipoteka-legedian ezarritako baldintzetan.

Bosgarrena.– Enkantea ondasunak esleitu aurreko edozein unetan bertan behera utz daiteke, kitatu gabeko zorra, dirua ordaindu arte sortu edo sortzen diren interesak, epe exekutiboaren errekarguak eta premiamendu-prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Seigarrena.– Enkantean lizitatzaile gisa parte har dezake zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duen edonork, horretarako legezko eragozpenik edo murriztapenik ez badu, eta nahikotasunez identifikatzen bada, edo, hala badagokio, haren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuarekin. Salbuespen dira Nahitaezko Diru-bilketaren Bulegoko langileak, tasatzaileak, ondasunen gordailuzainak eta premiamendu-prozeduran zuzenean parte hartu duten funtzionarioak.

Zazpigarrena.– Enkantearen aurretik, lizitatzaileek enkante-mahaian ordaindu behar dute ondasun edo lote bakoitzerako adierazitako enkante-tasaren % 20ko bermea, eta esleipendunek ez badute erremateko prezioa ordaintzen, ohartarazten zaie berme hori zorra kitatzeko erabiliko dela, erremateko prezioa ez ordaintzeagatik dagozkien erantzukizunak eskatzeaz gain.

Legezko bermea Eusko Jaurlaritzako Diruzaintzaren izenean emandako txeke izendunaren bidez ordainduko da, eta igorri duen erakundeak eratu edo egiaztatu beharko du, datan eta forman.

Lizitatzaileari ez bazaio ondasunik edo ondasun-loterik esleitzen, eskaintza egin nahi duen beste ondasunen edo ondasun-loteen bermea ordaintzeko aplika dezake emandako berme hori.

Inolako esleipenik ez badu jasotzen, enkantean emandako bermeak itzuliko zaizkio enkantea bukatutakoan, eta, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintzaren bitartez, bidezkoa ez bada hark kudeatutako zorrak ofizioz konpentsatzea.

Zortzigarrena.– Lizitatzaileek eskaintzak gutun-azal itxian bidal edo aurkez ditzakete, enkantea iragartzen denetik hura hasi baino ordubete lehenagora arte, helbide honetan: Finantza Politikako Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Lakua, 01010 – Vitoria-Gasteiz. Gutun-azalak lizitatzaileak edo botere nahikoa duen ordezkariak sinatutako idazkia izango du, bai eta hura identifikatzeko NAN/IFZ agiriaren fotokopia ere. Idazkian, nahi duen ondasuna edo lotea esleitzeko eskaintzaren prezioa adieraziko du. Horrez gain, ordaindutako gordailuaren ziurtagiria erantsi beharko da, edo lizitatzeko bermearen zenbatekoa duen txekea, Eusko Jaurlaritzaren izenean igorritakoa. Eskaintzak gehieneko kopurutzat hartuko dira. Mahaia izango da gutun-azal itxietako lizitatzaileen ordezkari, eta haien izenean egingo ditu eskaintzak, haien eskaintzan adierazitako gehieneko muga gainditu gabe. Hala ere, lizitatzaileek aurrez aurre ere parte har dezakete, gutun-azalean adierazitakoaren gaineko eskaintzekin.

Bederatzigarrena.– Loteetako bakoitzean deskribatutako ondasunak ondoz ondo eta etenik gabe aterako dira enkantean, jasota geratu diren ordenan, eta baten batek eskaintzarik izango ez balu, hurrengora igaroko gara. Esleitutako ondasunen zenbatekoa ordainduta obligaziodunari eska dakizkiokeen zor guztiak kitatzen direnean amaituko da enkantea.

Hamargarrena.– Lizitazioa hutsik geratzen bada, Mahaiak iragarriko du zuzenean esleitzeko izapidea abiaraziko dela. Sei hilabeteko epean gauzatuko da hori, une horretatik aurrera zenbatuta, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 107. artikuluak ezarritako prozeduraren arabera. Hala ere, lehen lizitazioa egin ondoren, bigarren lizitazio bat egitea adostu dezake Mahaiak, hori egokia den eztabaidatu eta gero.

Erabakitzen badu bidezkoa dela bigarren lizitazio bat egitea, berehalakoan iragarriko du, eta tasa berria estaltzeko eskaintzak onartuko dira. Tasa berria lehen lizitazioaren enkante-tasaren % 75 izango da. Horretarako, ordu erdiko epea emango da lizitatu nahi dutenek berme berriak ordain ditzaten, besterendu beharreko ondasunen enkante-tasa berriaren arabera, eta aurretiaz emandako bermeak erabil ditzakete helburu horretarako. Bigarren lizitazioak lehenengoaren betekizun berberak izango ditu. Esleitu gabeko ondasunak zuzeneko esleipenera igaroko dira; 107. artikuluan dago araututa izapide hori.

Hamaikagarrena.– Esleipendunek esleipen-egintzan edo hurrengo 15 egunetan emandako bermearen eta esleipen-prezioaren arteko aldea ordaindu behar dute, eta ohartarazten zaie epe horretan betetzen ez badute, bermearen zenbatekoa galduko dutela eta zorrak kitatzeko erabiliko dela. Halaber, Administrazioari ordainez eman beharko dizkiote erremateko prezioa ordaindu ez izanak sortutako kalteak.

Esleipen-egintzan Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 111. artikuluak aurreikusitako aukera gauzatzen duten esleipendunek baimena lor dezakete erremateko prezioa salmenta-eskritura publikoa ematen den egunean ordaintzeko. Kasu horretan, esleipendunak Mahaiari espresuki jakinarazi beharko dio ordainketa-modu horri heldu nahi diola, salmenta-eskritura publikoa ematea eskatzen duen unean. Baimen hori emateko baldintza gisa, Mahaiak erabaki dezake esleipendunak esleipena egin eta 10 eguneko epe luzaezinean berme osagarria eman dezala. Berme hori ezingo da enkantean lizitatzeko eskatzen den berme-gordailua baino gehiago izan. Baimen horren gainean hartzen diren erabakiak izapide-egintzatzat hartuko dira, eta ezingo dira inola ere erreklamatu edo errekurritu.

Hamabigarrena.– Indarreko legediaren arabera, ondasunak edo eskubideak lehentasunez eskuratzeko eskubidea duen interesdunik badago, behin esleipena adostuta, interesdun horiei jakinaraziko zaie esleipena. Behin betiko esleipena etenda egongo da, indarreko legearen arabera interesdunek eskubide hori gauzatu dezaketen bitartean.

Hamahirugarrena.– Esleitu gabeko ondasunen bat geratzen bada, hura zuzenean esleitzeko izapidea abiaraziko da, sei hilabeteko epeaz gehienez ere, eta, une horretatik aurrera, eskaintzak aurkez daitezke enkante-mahaian, gutun-azal itxian.

Zuzeneko esleipenaren gutxieneko prezioa lehen lizitazioaren enkante-tasa izango da, bigarren lizitazio bat egitea bidezkoa iritzi ez bazaio. Bi lizitazio egin badira, ez da gutxieneko preziorik egongo. Dena dela, enkante-mahaiak uste badu ondasunei edo loteei tasazioz emandako balioa eta interesdunek eskainitako prezioaren arteko aldea neurriz kanpokoa dela, eskaintza onartezina dela adieraz dezake, eroslea ondasunaren jabearen kaltetan bidegabeki aberastu ez dadin, eta, ondorioz, salmenta ez formalizatzea erabaki dezake.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira Finantza Politikako Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, Lakua, 01010 – Vitoria-Gasteiz helbidean, 09:00etatik 14:00etara. Gutun-azalak eskaintzaileak edo botere nahikoa duen ordezkariak sinatutako idazkia izango du, bai eta hura identifikatzeko NAN/IFZ agiriaren fotokopia ere. Idazkian, nahi duen ondasuna edo lotea zuzenean esleitzeko eskaintzaren prezioa adieraziko da.

Aurkeztutako eskaintzen arabera, esleipen-proposamena egingo da, hala badagokio, eta akta bidez formalizatuko da. Zuzeneko esleipenean interesa dutenei eska dakieke berme bat ordaintzea egoki deritzon zenbatekoan, eta behar bezala adieraziko da hori, esleipen zuzenaren izapidea iragartzean. Halaber, ohartaraziko zaie erremateko prezioa ordaintzen ez badute kasuan-kasuan ordaindutako bermea prozeduraren xede den zorra kitatzeko erabiliko dela, erremateko prezioa ez ordaintzeagatik dagozkien erantzukizunak eskatzeaz gain.

Behin hilabeteko epea igarota, Enkante Mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu, eta ondasunak eslei ditzake, erabakitzen badu eskaintza horietako bat nahikoa dela jada. Osterantzean, epea hilabete gehiago luzatuko da, eskaintza berriak aurkeztu edo daudenak hobetzeko, nahiz eta ordura arte aurkeztutako eskaintzak baliozkoak izango diren. Prozedurak horrela jarraituko du, ondoz ondo, sei hilabeteko epeaz gehienez ere. 6 hilabeteko gehieneko epea igaro eta esleipenik egon ez bada, izapidea amaitutzat emango da, eta esleitu gabeko ondasunak edo eskubideak Udal hartzekodunari esleitzeko izapideak abiaraziko dira, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 108. eta 109. artikuluen arabera. Hala ere, ondasunak edo eskubideak Tokiko Ogasunari esleitzea adostu aurretik egindako azken enkantearen tasa ordaintzen duen edozein interesdunari esleituko zaio ondasuna edo eskubidea.

Esleipen zuzen bidez besterentzeko izapideari buruzko atal honetan berariaz xedatzen ez diren kasuetan, aurretiaz enkanteen gainean ezarritakoari men egingo zaio, aplikaziozkoa den gaietan.

Hamalaugarrena.– Eusko Jaurlaritzak eskubidea du proposatzeko esleitu ez diren bahitutako ondasunen zor ordaindu gabeak haren alde eslei daitezen, ordainean egindako adjudikazio bidez, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 109. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 3a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

ERANSKINA
ENKANTEAN ATERA BEHARREKO ONDASUNEN ZERRENDA

1.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2010EXP37012366.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Beheko solairuko eskuineko etxebizitza edo eskuineko beheko pisua, planoan A-bat bereizgarria duena. Gutxi gorabehera laurogeita hamabost metro koadro ditu, eta muga hauek: iparraldean, ataria, haren korridore banatzailea (horretara ematen du etxebizitzan sartzeko ateak), eta goiko etxebizitzetara sartzeko eskailera-kaxa; eki eta mendebaldean, multzoaren onibarreko eraiki gabeko eremua; eta hegoaldean, Villamonte izeneko etxebizitza-talde bereko A-hamalau etxea, Getxoko elizateko Algortako auzoan.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: Finka guztiaren gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin, oinordetza-tituluaren arabera.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Bilboko 9. Jabetza Erregistroan: 1565. liburukia, Algortako 165. liburua, 165. orria, erregistroko 12155 zenbakiko finka.

IDUFIR: 48028000219451.

Indarreko kargak:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAren aldeko hipoteka, Eduardo Ares de Parga Saldías jaun notarioaren aurrean, 2011ko ekainaren 9an, formalizatuta, hauen berme gisa: hirurogeita hamabi mila euroko mailegu bat, zortzi mila seiehun eta berrogei euro interes arruntei erantzuteko, hamabi mila berrehun eta berrogei euro berandutze-interesei erantzuteko, eta hamabi mila berrehun eta berrogei euro gastu eta kostuetarako, ehun eta laurogei hilabeteko epean, 2011ko ekainaren hogeita hamarretik aurrera zenbatuta.

2017ko urriaren 20an, erakundeak jakinarazitakoaren arabera, 48.478,83 euroko kapitala zegoen ordaintzeke osotara.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 141.313,77 euro.

Aurretiko kargak edo zamak: 48.478,83 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako: 92.834,94 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.

2.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2008EXP37013007.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa.– Hamaika zenbakiduna. Beheko solairuko lokala, zatikagarria, Errenteriako Ondartxo auzoko Iztieta pasealekuko 19 zenbakiko etxean. Bere azalera 205 m2-koa da, eta 25 m2-ko solairuarte txiki bat ere badu sotoan sartzeko arrapalako sektore baten gainean. Mugak: iparraldea, Iztieta pasealekuarekin, eta zati batean, zerbitzu komunen gelekin eta finkaren atariarekin, eta gainera, solairuarteak arrapala-hutsunearekin; hegoaldean, atzeko fatxadarekin; ekialdean, Vázquez de Mella kaleko 13 zenbakiko etxearekin, eta zati batean atari, eskailera-kaxa eta zerbitzu komunen gelekin, eta sotora jaisteko arrapalarekin, eta gainera, solairuarteak alboko fatxadarekin. Dagokion orubearen eta finkako elementu komunen partaidetza ehuneko hamasei eta hogeita bostekoa da.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak:

Jabari osoaren laurden banatu gabea, izaera pribatiboarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Donostiako 3. Jabetza Erregistroan: 602. liburukia, Errenteriako 393. liburua, 18. orria, erregistroko 19587/BIS zenbakiko finka.

IDUFIR: 20009000145623.

Indarreko kargak:

Lehentasunezko karga edo zamarik gabe.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 24.114,36 euro.

(Finkaren laurden banatu gabeari dagokiona).

Gutxieneko tasa enkanterako: 24.114,36 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.

3.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2014EXP37003240.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa: beheko solairuko «a» etxebizitza, Mies de Oquillon dagoen oin berriko etxeko hegoaldeko edo sartu eta ezkerraldeko erdia osatzen duena (Vista Alegre izenarekin ere ezaguna), Sestaoko Amador Palma –lehen, Ramiro Maeztu– kaleko BI zenbakia duena. Ez dago neurri, muga edo partaidetza-kuotarik jasota, eta aurkeztutako agiriaren arabera berrogeita hamabi metro eta hirurogeita hamar dezimetro koadroko azalera izango du gutxi gorabehera.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: Jabetza soilaren zortziren bat, banatu gabe, izaera pribatiboarekin, oinordetza-tituluaren arabera.

Erregistroko inskripzioa:

Barakaldoko Jabetza Erregistroan: 1036. liburukia, Sestaoko 253. liburua, 149. orria. 12613/B zenbakidun erregistro-finka. IDUFIR: 48015000335106.

Lehentasunezko karga edo zamarik gabe.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 9.412,13 euro.

(Jabetza soilaren zortziren baten balioari dagokiona).

Gutxieneko tasa enkanterako: 9.412,13 euro.

Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.

4.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2012EXP37016851.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Lehen solairuko lokala, gaur egun Bi-Zazpi pabiloia deitutako industria-eraikineko beheko solairuaren gainean dagoena, Usurbilgo 36. industrialdean (gaur egun, Ugaldea Industrialdea zortzi). Sarbidea ibilgailuarekin edo oinez du arrapala eta banatzeko pasilloren bidez. Kuotak: elementu orokorretan, % 4,88; sarbideen azpikomunitatean: 11,62 euro.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: Finka guztiaren gaineko jabari osoa, salerosketa-tituluaren arabera.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Donostiako 4. Jabetza Erregistroan: 1629. liburukia, Usurbilgo 173. liburua, 217. orria, erregistroko 10166 zenbakiko finka.

IDUFIR: 20010000222191.

Indarreko kargak:

Elkargi EBBren aldeko hipoteka, Miguel Pablo Gutiérrez y Garcia De Los Ríos jaun notarioaren aurrean, 2004ko uztailaren 28an, formalizatuta, honako hauen berme gisa: hirurogeita hamar mila euroko mailegu bat, hogeita bost mila eta berrehun euro berandutze-interesei erantzuteko, zazpiehun euro emandako bermeagatiko komisioetan, eta hamalau mila euro gastu eta kostuetarako, ehun eta laurogei hilabeteko epean, bi mila eta lauko uztailaren hogeita zortzitik aurrera zenbatzen hasita.

2018ko martxoaren 6an, erakundeak jakinarazitakoaren arabera, 7.111,78 euroko kapitala zegoen ordaintzeke osotara.

Prebentzioko enbargo-idatzoharra, B letra, 14.237,36 euro, interesak eta 2.277,97 euroko kostuak erreklamatzeko. Lan-arloko 2. epaitegiak aginduta bi mila eta hamahiruko ekainaren hemeretziko manamenduan, 2013-07-13an egina.

2017ko maiatzaren 2an, epaitegiaren erantzunari jarraikiz, karga hori ezereztuta dago.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 34.919,84 euro.

Aurretiko kargak edo zamak: 7.111,78 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako: 27.808,06 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1000,00 euro.

5.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2011EXP37008197.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa. 3-B zenbakiko elementua. Bigarren solairuko lokala, igogailuaren ezkerraldetik lehena, Portugaleteko Sotera de la Mier kaleko 8 zenbakia eta La Atalaya kaleko 7, 9, 11 eta 13 zenbakiak dituen eraikinean. Gutxi gorabehera 82 m2-ko azalera erabilgarria du, eta muga hauek: eskuinaldean, aurrealdetik, Sotera de la Mier kalea; ezkerraldean, aurrealdetik, 7, 9, 11 eta 13 zenbakiko eraikina; atzealdean, finka nagusia, eta aurrealdea edo sarrera, pasillo banatzailea eta 3A zenbakidun elementua, baita igogailu-kaxa ere; eta elementu komunen % 1,71ko partaidetza du. Finka hau Portugaleteko 414 zenbakidun finka bananduta eratu zen, 723. liburukiko 202. liburuko 147. orriko 11. inskripzioa.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, izaera pribatiboarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Portugaleteko Jabetza Erregistroan: 1265. liburukia, Portugaleteko 424. liburua, 134. orria. 22651 zenbakidun erregistro-finka.

IDUFIR: 48031000418663.

Lehentasunezko kargak:

Unión de Créditos Inmobiliarios SA Kreditu Finantza Establezimenduaren aldeko hipoteka, 420 hilabeteko eperako 168.000,00 euroko hasierako mailegu baten berme gisa, zeina Portugaleteko Ainhoa Beitia Berrotaran notarioaren aurrean, bi mila eta hamahiruko irailaren hogeita hamarrean, eratu zen.

2017ko martxoaren 27an hipoteka ekonomikoki kitatuta zegoen.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 57.554,83 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako: 57.554,83 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1000,00 euro.

6.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2014EXP37004166.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa.– Bi zenbakia: Goico-echea izeneko etxeko beheko solairuko D letradun etxebizitza, Errenteriako Galtzaraborda auzoko 56 – A industrialdean (egun Ganbo plaza bat). Guztira, 63,63 m²-ko azalera du. Mugak: iparraldean, ataurreko ataripea; ekialdean, eskailera; hegoaldean, C etxebizitza, eta mendebaldean, ataurrea. Elementu komunen eta etxeko gastuen ehuneko BOST dagokio, eta atari, eskailera eta abarren gastuen ehuneko sei eta berrogeita hamarreko partaidetza.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finka guztiaren gaineko jabari osoa, irabazpidezko izaerarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Donostiako 3. Jabetza Erregistroan: 700. liburukia, Errenteriako 455. liburua, 42. orria. 5497 zenbakidun erregistro-finka.

IDUFIR: 20009000090565.

Indarreko kargak:

Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren aldeko hipoteka (gaur egun, Kutxabank SA), Alfonso Rodríguez notarioaren aurrean, 1990eko azaroaren 28an, eratuta, honako hauen berme gisa: hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimoko mailegu bat, hamazazpi mila seiehun eta berrogeita zortzi euro eta hamabost zentimo interes arruntei erantzuteko, hiru mila zortziehun eta hogeita lau euro eta berrogeita hemeretzi zentimo berandutze-interesei erantzuteko, eta sei mila eta hamar euro gastu eta kostuetarako, berrehun eta berrogei hilabeteko epean, mila bederatziehun eta laurogeita hamarreko azaroaren hogeita zortzitik aurrera zenbatzen hasita.

2018ko martxoaren 6an, 1.320,18 euroko kapitala zegoen ordaintzeke osotara.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 75.019,63 euro.

Aurretiko kargak edo zamak: 1.320,18 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako: 73.699,45 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.

7.– Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2013EXP37013574.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa.– Hamabi elementua. Goiko bigarren solairuko ezkerreko etxebizitza, hogeita bederatzi zenbakidun atarian. Hirurogeita hamar metro koadroko azalera erabilgarria du, gutxi gorabehera. Muga hauek ditu, eraikinari eta sartzeko atariari aurretik begiratuta: ipar eta hegoaldean, eraikita dagoen lurrekin; ekialdean, eskailera-kaxa eta hogeita zortzi zenbakiko atariko dagokion eskuineko etxebizitza, eta mendebaldean, eskailera-kaxa eta dagokion solairu eta atariko eskuineko etxebizitza. Honako hauek ditu: atondoa, sukaldea, jantokia, hiru logela, komuna, esekitokia eta terraza. Karrantzako Entrambasaguas edo Ambasaguas auzoko Monte del Infierno izeneko tokian dagoen multzo arkitektoniko baten jabetza horizontaleko zatia, honakoek osatua: hogeita zortzi, hogeita bederatzi eta hogeita hamar zenbakietako hiru etxe bikoitz. Katastroko erreferentzia, zenbaki finkoa: U4115248R.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: Jabetza osoaren hamaseiren bat eta jabetza soilaren beste hamaseiren bat, izaera pribatiboarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Balmasedako Jabetza Erregistroan: 1126. liburukia, Karrantzako 137. liburua, 132. orria. 10.082 zenbakidun erregistro-finka. IDUFIR: 48014000227060.

Lehentasunezko karga edo zamarik gabe.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena: 6.196,87 euro.

(jabetza soilaren hamaseiren bati eta jabetza osoaren hamaseiren bati dagokiena).

Gutxieneko tasa enkanterako: 6.196,87 euro.

Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.


Azterketa dokumentala