77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2174
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez-betetzeen espedienteen irekiera Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak ikerketa eta garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan bertan, espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan aztertu ahal izango dute (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua eraikina).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpentzat balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.