77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2159
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 9koa, Unversidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko baita. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA).
2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Luis Antonio Castaño González jauna (NAN: 71620440G) Unibertsitateko katedradun izendatzea (lotutako lanpostua); jakintza arloa: «Pediatria»; medikuntza espezialitatea: «Pediatria»; kodea: CUVC6/1-D00019-6; Saila: «Pediatria»; ikastegia: «Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Gurutzetako Medikuntzako irakasgunea)»; hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; arduraldia: osoa.
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2018ko apirilaren 9a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.