Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2149

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izana (erregistro-zk.: EBI571).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izanari buruzko txostena, zeinak dakarren deklaratutako turismo-jarduerarekin ezin jarraitu ahal izatea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

EGINTZAREN LABURPENA

Merche Bilbao Basarasi jakinaraztea, jardueraren titular baita, aurkako udal-txosten bat dagoela turismo-erabilerarako bere etxebizitzari dagokionez.

Merche Bilbao Basarasi 15 egun balioduneko epea ematea txostenaren eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Concha Jenerala, Bilbao).

Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala