Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2136

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urriaren 3ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egin zen.

Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpen-proposamena aurkeztu da; proposamen horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Diru-laguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2017ko urriaren 3ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta diru-laguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
IKERTZAILE DOKTOREENTZAKO MUGIKORTASUN-PROGRAMARAKO ESLEIPENAK
2018. URTEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala