Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2058

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 696/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 696/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Demandatua: Pedro Luis Uriarte Jimenez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da 2018-01-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erabat baiesten da Michal Lulkasz Imiolek jaunak, Medius Collection SL enpresaren izenean eta ordez, Pedro Luis Uriarte Jimenezen aurka aurkeztutako demanda. 452,46 euro, PZLko 576. artikuluan ezarritako interesak eta prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pedro Luis Uriarte Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala