Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2045

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez zehaztu eta ezagutzera ematen baitira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen zenbatekoak (errenta-galeraren ondorioz sortutakoak), 2018ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako.

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzeko araudia ezartzen du.

Dekretuaren IV. kapituluan, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planentzako laguntzak arautzen dira. Dekretuaren 32. artikuluan laguntza bat ezartzen da, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planean parte hartzen duten pertsonak konpentsatzeko (plan hura aplikatzeak eragindako diru-sarreren galerengatik jarri zen martxan plana bera). Konpentsazioa berregituratu edo birmoldatutako lursaila kokatuta dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 25ekoa izango da.

Foru-aldundiek edo jatorri-deituren kontseilu arautzaileek emandako datuetan oinarriturik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak prestatutako txostenak aztertu dira, eta, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 32.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez zehaztu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen zenbatekoak (errenta-galeraren ondorioz sortutakoak), 2018ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako direnak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen zenbatekoak (errenta-galeraren ondorioz sortutakoak) honako hauek izango dira:

– Errioxa JDK: 1.502,05 euros/ha.

– Arabako txakolina/Txakolí de Álava/Chacolí de Álava JD: 1.767,38 euros/ha.

– Getariko Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria JD: 2.475,85 euros/ha.

– Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia JD: 3.035,00 euros/ha.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala