Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2031

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-prozedura hasi dela jakinarazten baita (35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzak emateko deialdia, 2016).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura hasteko erabakia eman du, 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzak emateko 2016ko deialdiaren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez onartu zen, 2015eko abenduaren 30eko bilkuran (2015-12-31ko EHAA).

Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzeren bat egon dela, jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela aipatutako prozedurari hasiera emateko erabakiaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala