Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
2029

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, ustezko sexu-diskriminazioagatiko aurretiazko ikerketa-eginbideak jakinarazten dituena.

Ezinezkoa izan da aurretiazko ikerketa-eginbideak jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, iragarki honen bidez jakinarazten zaio entitate interesdunari edo haren ordezkariari 10 egun dituela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarri zaion kexa dela-eta bere eskubideak defendatzeko beharrezko ikusten duen guztia aurkezteko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz).

Entitate interesdunari jakinarazten zaio, orobat, aurretiazko ikerketa-eginbideen testu osoa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan duela eskuragarri (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala