Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2025

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela Bilboko (Bizkaia) Txurdinaga auzoko Zabalbide eta Jesus Galindez kale arteko 316.01 exekuzio-unitatean lursaila prestatzeko kontratua (Espedientea: 005/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 005/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko (Bizkaia) Txurdinaga auzoko Zabalbide eta Jesus Galindez kale arteko 316.01 exekuzio-unitatean lursaila prestatzeko obra.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Bilbao, Bizkaia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta hogeita bi mila hirurehun eta berrogeita hamalau euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (222.354,73) gehi berrogeita sei mila seiehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogeita bederatzi zentimo (46.694,49), BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hirurogeita bederatzi mila eta berrogeita bederatzi euro eta hogeita bi zentimo (269.049,22).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko abenduaren 28a.

b) Esleipenduna: Iza obras y promociones SA.

c) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta bat mila laurehun eta laurogeita hamazazpi euro eta laurogeita sei zentimo (201.497,86), gehi berrogeita bi mila hirurehun eta hamalau euro eta berrogeita hamabost zentimo (42.314,55) BEZarenak; beraz, guztira, berrehun eta berrogeita hiru mila zortziehun eta hamabi euro eta berrogeita bat zentimo (243.812,41).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko otsailaren 14a.

b) Kontratista: Iza Obras y Promociones SA.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala