Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2024

IRAGARKIA, Lekeitioko (Bizkaia) SAPUR 5eko F lursailean 48 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko plan berezia idatzi, exekuzio-proiektua eguneratu eta obren zuzendaritza teknikorako zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 021SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 021SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lekeitioko (Bizkaia) SAPUR 5eko F lursailean 48 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko plan berezia idatzi, exekuzio-proiektua eguneratu eta obren zuzendaritza teknikoa gauzatzea.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Lekeitio (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hirurogei mila (360.000) euro, eta hirurogeita hamabost mila eta seiehun (75.600) euro BEZarenak. Beraz, guztira, laurehun eta hogeita hamabost mila eta seiehun (435.600) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko martxoaren 5a.

b) Esleipenduna: Jon Aranguren Herrero – Juan Luis Martín Rodrigo – Ainhoa Gil Castresana ABEE.

c) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hamabost mila (215.000) euro, eta berrogeita bost mila ehun eta berrogeita hamar (45.150) euro BEZarenak; beraz, guztira, berrehun eta hirurogei mila ehun eta berrogeita hamar (260.150) euro.

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko apirilaren 5a.

b) Kontratista: Jon Aranguren Herrero – Juan Luis Martín Rodrigo – Ainhoa Gil Castresana ABEE.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala