Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2022

EDIKTUA, 9235/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, honako hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan, 9235/2016 espedientea bideratu da, Youness El Bouhdidi zigortuaren aurka –Tetuanen jaioa (Maroko) 1994-11-17an; AIZ: XY2167020C–, zeina, egun, auzi-ihesean baita. Espediente horretan autoa eman da 2018-03-20an, eta haren egitateek eta erabakiak honako hau diote, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 20a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2017-01-04an jakin da Bilboko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak 80/16 auzian Youness El Bouhdidi zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 17 lanaldiko betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– 2017-06-08an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena bidali du, non esaten baita zigortuak, 8 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, ez dakigu zergatik eta nolatan.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak zerbitzu horretan agertu behar duela beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; agerraldia ez da gauzatu zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean baitago. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.

ERABAKIA

Youness El Bouhdidiri ezarri zitzaion gizartearentzako lanak egiteko 17 eguneko zigorretik 9 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori Bilboko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak 80/16 Betearazpenean ezarri zitzaion.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari, eta zigortuari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatzen du Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Youness El Bouhdidi zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeian; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, jakinarazpen hau egiten denetik aurrera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala