Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2020

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 979/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 979/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Allianz Cia de Seguros y Reaseguros SA.

Abokatua: Maria Jose Murua Etxeberria.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Demandatua: Zuriñe Fernandez Caldito, Kutxabank Aseguradora SAU eta Alvaro Lafuente Lebantini.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-19an. Hona hemen epaitza:

Funtsean baietsi egiten dut Allianz Cia de Segurosek Zuriñe Fernández Caldito, Álvaro Lafuente Lebantini eta Kutxabank Aseguradora SAUren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, auzi-jartzaileari solidarioki 10.464,5 euro pagatzera kondenatzen ditut demandatuak, akatsik edo omisiorik ez dela. Kondenaren zenbatekoak interesak sortuko ditu, ebazpen honetako zuzenbideko bosgarren oinarrian zehaztutakoari jarraituz.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0004 0000 04 0979 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alvaro Lafuente Lebantini demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala