Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2019

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 449/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 449/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Donostiako Mirakruz kaleko 10 zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Alfredo Ramon Martinez Medel.

Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lertxundi.

Demandatua: Rosario Echart Olloquiegui eta Maria Victoria Echart Olloquiegi andreen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan 3/18 epaia eman da 2018-01-12an.

Demandatuen –hau da, Maria Rosario Echart Olloquiegui eta Maria Victoria Echart Olloquiegi andreen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen– egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala