Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2018

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 780/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 780/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Asuncion Morales Jimenez.

Abokatua: Aitor Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Demandatua: Construcciones y Reformas Losan CB.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-03-18an, eta honako hauek dira xedapenak:

Baietsi egiten dut Gonzalo Arostegui Gomez prokuradoreak Jose Antonio Barbarin Marcosen izenean eta hura ordezkatuz Sertekotel SL enpresaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.355,18 euro ordaintzera, gehi ebazpen honen datatik aurrera sortutako legezko interesa bi puntutan gehituta; gainera, espresuki demandatuari ezartzen dizkiot auzi-jartzaileari epaiketak sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Construcciones y Reformas Losan CB demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala