Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2009

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nortzuk izango diren «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarietarako 2018ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bitartez (abenduaren 20ko 422/2005 Dekretuaren bidez aldatua), «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren arrantza- eta nekazaritza-sektoreetan; azken horretan, nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-alorrak sartzen dira. Sari horien bidez aintzatetsi nahi dira sektore horietan banaka nahiz taldean eginiko nabarmentzeko moduko ibilbide profesionalak.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren bidez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarietarako 2018ko deialdia egin zen. Bada, agindu horren eranskineko seigarren oinarrian xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea nortzuk izango diren «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarietarako 2018ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

Lehendakaria: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Maria Aranzazu Tapia Otaegui anderea.

Kideak:

– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz Izagirre jauna.

– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria, Ikerne Zuluaga Zamalloa anderea.

– Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Leandro Azcue Múgica jauna.

– Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Irma Maria Basterra Ugarriza anderea.

– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola Arteta jauna.

– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, Nuria Navarro Hernández anderea, zeina epaimahaiko idazkari ere izango baita.

– Arabako Foru Aldundiaren izenean: Carlos Marín Ruiz jauna.

– Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean:, Iñaki Arrazola Madina jauna.

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Mikel Zugazagasti Alberdi jauna.

– Bizkaiko Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Iñaki Zabaleta Bilbao jauna.

– Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Miren Garmendia Ceberio anderea.

– Nekazaritzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean:

– Garikoitz Nazabal Etxabe jauna (EHNE - UGAV).

– Iñaki Goenaga San Sebastian jauna (ENBA – Bizkaia-Gipuzkoa).

– Arrantzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean: Luis Francisco Marin Andrés jauna (Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Erakundea).

– Nekazaritzako kooperatiben izenean: Pablo Durana Duque jauna (Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa).

– Euskadiko Elikaduraren Klusterraren izenean: Jon Ander Egaña Monasterio jauna.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala