Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2007

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 16koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, 2017ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako deialdia egiten da, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez, 2017ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egin zen, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak esleipendunei jakinarazita, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, 2017ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez, laguntzen deialdia egiten da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala