Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2006

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez «ST La Jara Cto. 2. (Karrantza)» izeneko 30 kV-ko linea elektrikoa onura publikokoa dela deklaratzeko, Trucios-Turtzioz udalerrian.

Erref.: L-8030 IFT/MBA.

Esp.: AT-H-2017-25.

AURREKARIAK

1.– 2017ko ekainaren 8an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokoa deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ondorioz. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2017ko abuztuaren 8ko BAOn, 2017ko abuztuaren 4ko EHAAn eta 2017ko abuztuaren 7ko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2017ko uztailaren 20an, Trucios-Turtziozko Udalari, ofizioa bidali zitzaion aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan; halaber, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko txostena egitea eskatu zitzaion.

4.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA).

2.– Aipatutako Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, legearen 56. artikuluan, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramala.

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela «ST La Jara Cto. 2 (Karrantza)» izeneko linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, Trucios-Turtziozko udalerrian.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Sailaren Zerbitzu zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2018ko martxoaren 12a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala