Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSASUN SAILA
2001

48/2018 DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Barakaldoko (Bizkaia) Biocruces Osasun Ikerketako Institutua elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Barakaldoko Biocruces Osasun Ikerketako Institutua elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako egiten duen lanagatik.

Biocruces Osasun Ikerketako Institutua elkartea 2014ko maiatzaren 14an inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean (erregistro-zenbakia: AS/B/18363/2014).

Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan betetzen ditu nagusiki bere egitekoak.

Eratu zenetik, Biocruces Osasun Ikerketako Institutua elkarteak bere helburuak lortzeko behar diren jarduera guztiak betetzen ditu; helburu horiek elkartearen estatutuen 2. artikuluan daude jasota:

– Biomedikuntzaren, epidemiologiaren, osasun publikoaren eta osasun-zerbitzuen arloetan ikerketa sustatzea.

– Osasun-sistemako programei eta politikei oinarri zientifikoa ematea.

– Ikerketa traslazionala lehentasunez bultzatzea. Halakotzat hartzen da ezagutza zientifikoak jardunbide klinikora azkarrago eramateko ikerketa, nazioarteko gomendioei jarraikiz.

Honako xedapen hauetan ezarritako betekizunak bete dira: Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretua, eta Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretua.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioa Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– proposatuta.

Artikulu horretan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera egin da espedientearen instrukzioa.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Barakaldoko (Bizkaia) Biocruces Osasun Ikerketako Institutua elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/18363/2014 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala