Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2018ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1986

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait ikasle baztertzeko prozeduraren ebazpena (langabeak prestatzeko deialdia, 2017).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait ikasle baztertzeko prozeduraren ebazpena eman du, 2018ko otsailaren 20an, betiere lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzetarako 2017ko deialdiaren 11. artikuluan ezarritakoaren babespean, eta 2016ko maiatzaren 31ko 82/2017 Dekretuaren esparruan (aipatu deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak ebazpen bidez onartu zuen, 2017ko apirilaren 26ko bilkuran; 2017-05-02ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela emandako ebazpenaren testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan (San Martzial kalea 12, Donostia).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala