Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1851

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Ermuko instalazioetako obren zuzendaritzarako laguntza- zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Ermuko instalazioetako obren zuzendaritzarako laguntza-zerbitzua.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 219. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hemeretzi mila (139.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko martxoaren 1a.

b) Esleipenduna: CAF Turnkey & Engineering, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hemezortzi mila eta bederatziehun (98.900,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamabi (12) hilabete.

Bilbao, 2018ko martxoaren 21a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala