67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1838
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako 679/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilbao, 2018ko martxoaren 6a. Nik, Carolina García Goni-k, Bizkaiko probintzia-auzitegiko (laugarren atala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Auzitegi honetan izapidetzen ari da 679/2016 apelazio-errekurtsoa, Durangoko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalaren 464/15 prozeduraren ondoriozkoa; horren autoetan, epaia eman da 2018-02-21ean, eta horren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.
Helbide ezagunik ez duenez, Rolando Vilacahua Cruz-i jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta auzitegi honetako iragarki-taulan argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; halaber, aditzera ematen zaio ebazpen horretan jasota daudela ebazpenaren aurka jar daitezkeen errekurtsoak.
Bilbao, 2018ko martxoaren 6a.
Justizia Administrazioaren letradua,
CAROLINA GARCÍA GONI.