Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1833

AGINDUA, 2018ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Haranako Kontrasta Hirigune historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastekoa.

Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko Eusko Jaurlaritzako 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hasteko prozedura ezartzen du. Horren arabera, Haranako Udalak, 2016ko urriaren 21ean, orduko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari igorritako idatziaren bidez, Kontrastako Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedienteari hasiera eman zekiola eskatu zuen.

Eskaera horrekin batera horretarako beharrezkoa zen eta aipatutako Dekretuaren 11. artikuluko 2. puntuan deskribatuta zegoen dokumentazioa bidali zuen. Sail honetako zerbitzu teknikoek adierazitako dokumentazioa aztertu ondoren, eremu horrek «Birgaitze Integratuko Area» deklaratzeko baldintzak betetzen dituela ondorioztatu dute, haren arkitektura- eta hirigintza-interesa kontuan izanda. Horretarako, Administrazioaren esku-hartze berezia behar da eremu hori babestu, zaindu eta hobetzeko, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluko 1. puntuan xedatutakoari jarraikiz.

Indarrean den araudia ikusirik, hau

XEDATZEN DUT:

1.– Haranako Kontrasta Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastea, Agindu honen I. eranskin gisa agertzen den eremuaren mugaketako planoaren arabera.

2.– Birgaitze Plan Berezia egiteko epea hamaika hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.– Hasierako eta behin-behineko onarpenerako gehieneko epeak hamabi eta hamabost hilabetekoak izango dira hurrenez hurren, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.

4.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 3. puntuan xedatutakoa betez, Haranako Udalak orduko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari igorritako eta administrazio- espedienteari gaineratutako dokumentuak agindu honen eranskinak dira, ondoko hauek hain zuzen ere:

– I. Eranskina: Eremuaren mugaketaren planoa.

– II. Eranskina: Espedientearen hasierari buruzko memoria deskribatzaile eta justifikatzailea.

– III. Eranskina: Areari buruzko azterlan soziourbanistikoa.

5.– Espedientea hasteko Agindua, eremuaren mugaketa planoarekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 27a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala