Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2018ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1758

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 21/2018-D prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

21/2018 prozedura laburtua. Miren Aranzazu Garmendia Ayerbek aurkeztu zuena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da 2017-2018 ikasturterako EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitara eman zuen 2017ko ekainaren 16ko Ebazpenaren kontra jarritako errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetako postuetan agertzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMANGO DEN EPAIAREN ERAGINPEAN EGON DAITEZKEENAK

Demanda baiestuz gero, honako espezialitate honetako hautagaiak horren eraginpean egon daitezke:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala