Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2018ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
1748

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena (kontratazio-organoa den aldetik diharduela), zeinaren bidez kontratazio-prozedura bati uko egiten baitzaio; prozedura horri hasiera eman zitzaion 04/04S/2018 erreferentziarekin, Beldur Barik 2018 programa diseinatzeko eta betearazteko.

2017/12/18an, espediente horretako oinarri teknikoen plegua eta administrazio-klausula partikularren plegua eta horren karatula onartu ziren.

Kontratuaren helburua Beldur Barik 2018 programa diseinatzea eta betearaztea zen, kontratua sinatzen zenetik 2018/152/31ra bitartean, eta haren balio haztatua 115.702,48 eurokoa, BEZik gabe.

Lizitazio hau EHAAn eta kontratatzailearen profilean argitaratu ostean, eskaintzak aurkezteko epea 2018-01-17an amaitu da.

Kontuan hartu da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko kontratazio-mahaiaren 2018-02-08ko bilera, non aztergaien zerrendan baitzegoen «C» gutun-azalaren gaineko balorazio-txostena irakurtzea eta «B» gutun-azala (eskaintza ekonomikoa) zabaltzea; izan ere, bilera horretan, ohartu dira bertan akats bat zegoela eta, horren ondorioz, ezin zituztela eskatzaileen prezioak inondik inora ere konparatu. Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Atzera-egitea erabakitzea Beldur Barik 2018 programa diseinatzeko eta betearazteko prozeduran.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala