Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1735

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko abenduaren 13ko Erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez onesten baita Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat.

Jakinarazten dut, Bizkaiko Foru Aldundiak, 2016ko abenduaren 13an egindako bileran, Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat onesten duen erabakia hartu zuela, eta foru-arau hori aldarrikatu eta argitaratzeko agindua ematen dut, era honetara:

Lehenengoa.– Abrako gunean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrien jurisdikziozko mugaketa onartzea. Muga jurisdikzionalaren marra hau da: «Santurtzi (Antzinakoa) eta Abanto eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteen artean 1950eko maiatzaren 26ko mugaketaren aktaren arabera hamahirugarren mugarritik abiatzen dena, eta hortik abiatuta era perpendikularrean egiten du aurrera hirugarren zenbakiko kaian kostak duen oinarrizko marrak zuzentzen duen marra artezarekiko, harik eta Bilboko Portuko Agintaritzak «Aparcavisa» enpresari egindako emakidaren itxiturarekin gurutzatu arte. Gurutzagunearen puntu horretatik, mugako marra horrek ekialdetik inguratzen du emakida hori, hots, bere itxiturak eratzen duen marra kebratuarekin bat etorriz, eta horrela doa itxitura berriz ere arestian deskribatu den marra perpendikularrarekin gurutzatu arte. Bigarren gurutzagune honetatik aurrera, mugako marra hori bat dator adierazi den perpendikularrarekin, hirugarren zenbakiko kaian kostaldeko oinarriko marrarekin gurutzatu arte».

Espedientean agertzen 1:200 eskalako planoan agertzen den mugako marraren emaitza M.13 mugarritik M. 24 mugarrirainoko UTH koordenatuak dira. Horien parametroak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Hurrenez hurreneko bi mugarriren artean aintzatetsi den mugako marra bien artean igarotzen den lerrokadura arteza da.

* 3. kaiko kostaldeko oinarri-muga eratzen duen marra eta 1950eko maiatzaren 26ko Aktako 13. zenbakiko mugarritik trazatu den «Aparcavisa»ko itxiturarainoko 1. gurutzagunea.

** 2. 3. kaiko kostaldeko oinarri muga eratzen duen marra eta 1950eko maiatzaren 26ko Aktako 13. zenbakiko mugarritik trazatu den «Aparcavisa»ko itxiturarainoko gurutzagunea.

*** 3. kaiko kostaldeko oinarri-muga eratzen duen marraren eta 1950eko maiatzaren 26ko Aktako 13. zenbakiko mugarritik trazatu den perpendikularraren arteko gurutzagunea.

Bigarrena.– Agindua ematea erabaki hau «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzeko; halaber, Santurtziko eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalei, autonomia-erkidegoko eta Estatuko administrazioei eta Portuko Agintaritzari igortzea. Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Toki Erakundeen Erregistroan jasota uzteko agindua emango da.

Herritar guztiek horren berri izan dezaten eta dagozkion ondorioetarako.

Bilbao, 2018ko martxoaren 7a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala