Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1731

IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-20A001-12-2018 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da Xiao Rong Wang-i zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2018ko otsailaren 26an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztergai izango da Kontsumobideren Donostiako bulegoan (Easo kalea, 10).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 19a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana