Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1721

IRAGARKIA, atestatuetarako eta bide-segurtasunerako diren eta trakzio integrala duten furgonetak errentan hartzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-073/2017).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-073/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: atestatuetarako eta bide-segurtasunerako diren eta trakzio integrala duten furgonetak errentan hartzea.

c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2017ko irailaren 1eko EHAA, 167. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 9.240.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2018ko otsailaren 12a.

b) Gauzatze-eguna: 2018ko martxoaren 15a.

c) Kontratista: Banco de Santander, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2018ko martxoaren 21a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana