Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1718

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2017ko uztailaren 3an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatuak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala