Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1713

73/2018 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea kontratu erreserbatuei buruzko jarraibideak onartzen dituen Erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2018ko martxoaren 13an egindako bilkuran, kontratu erreserbatuei buruzko jarraibideak onartzen dituen erabakia onartu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea kontratu erreserbatuei buruzko jarraibideak onartzen dituen Erabakiaren testua, ebazpen honen eranskinean dagoena.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 73/2018 EBAZPENARENA

Gobernu Kontseiluaren 2018ko martxoaren 13ko Erabakia, kontratu erreserbatuei buruzko jarraibideak onartzen dituena.

Sektore Publikoko Kontratuen Legeak (azaroaren 8ko 9/2017 Legea) Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak. Lege horren laugarren xedapen gehigarriak honako hau dio hitzez hitz:

«Laugarren xedapen gehigarria. Kontratu erreserbatuak.

1.– Ministroen Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako organo eskudunen erabakien bidez, gutxieneko erreserba-portzentajeak ezarriko dira, zenbait kontratu edo kontratu horietako zenbait sorta esleitzeko prozeduretan parte hartzeko eskubidea gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziei eta laneratze-enpresei erreserbatzeko –zentro eta enpresa horiek Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen eta haien Gizarteratzearen Lege Orokorraren testu bateginean (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) eta Gizarteratze Enpresen Araubidearen Legean (abenduaren 13ko 44/2007 Legea) daude araututa, hurrenez hurren, eta lege horietan ezarritako betekizunak bete behar dituzte halakotzat hartuak izateko–, edo gutxieneko erreserba-portzentajea ezarriko da kontratu horiek enplegu babestuko programen barruan gauzatzeko, baldin eta enplegu-zentro berezietako, laneratze-enpresetako edo programetako langileetatik, desgaitasuna dutenen edo gizartetik baztertuta daudenen portzentajea haien erreferentziako araudian aurreikusitakoa bada, eta, betiere, gutxienez 100eko 30 bada.

Ministroen Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako organo eskudunen erabaki horietan gutxieneko baldintzak ezarriko dira aurreko paragrafoan xedatutakoa bete dadin bermatzeko.

Ministroen Kontseiluak lege hau indarrean jartzen denetik urtebete igaro baino lehen hartu behar du apartatu honetan aipatutako erabakia. Epe hori amaitutakoan, Ministroen Kontseiluak erabakirik hartu ez badu, Estatuko sektore publikoko kontratazio-organoek ehuneko 7ko gutxieneko erreserba-portzentajea aplikatu beharko dute (zeina lege hau indarrean jarri eta lau urtera ehuneko 10era igoko baita) erreserba egin beharreko ekitaldiaren aurrekoan VI. eranskinean jasotako CPV kodeetan bildutako hornidura eta zerbitzuak esleitzeko egin diren prozeduren guztizko zenbatekoaren gainean, apartatu honetako lehen paragrafoan adierazitako moduan.

2.– Lizitazio-iragarkian xedapen honen aipamena egin beharko da.

3.– Xedapen gehigarri honetan ezarritako erreserba aplikatzen zaien kontratazio-prozeduretan ez da bidezkoa izango lege honen 107. artikuluan aipatzen den behin betiko bermea eskatzea, salbu eta kontratazio organoak, aparteko arrazoiengatik, beharrezkotzat jo, eta espedientean horrela justifikatzen badu modu arrazoituan.»

Bestalde, goian aipatutako VI. eranskin hori honako hau da:

«VI. ERANSKINA
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAN, KONTRATU ERRESERBATUEI BURUZKOAN, AIPATZEN DIREN ZERBITZU ETA HORNIDUREN CPV KODEAK

Garbiketa-zerbitzuak:

90610000-6, 90611000-3, 77211500-7, 77310000-6, 77311000-3, 77313000-7, 77314000-4, 90917000-8, 77211400-6, 90910000-9, 90911300-9, 90919200-4, 90690000-0.

Bilketa- eta birziklatze-zerbitzua:

90511300-5, 90511400-6, 90531000-8.

Baso-zerbitzuak:

77200000-2, 77231000-8, 77231800-6, 77312000-0, 77312100-1, 79930000-2.

Ikuztegiko zerbitzuak:

98311100-7, 98311200-8, 98312100-4, 98314000-7, 98315000-4, 98311000-6.

Ostalaritza- eta catering-zerbitzua:

79952000-2, 55130000-0, 79952100-3, 55120000-7, 79950000-8, 55512000-2, 55330000-2, 55400000-4, 55410000-7.

Garraio-zerbitzuak:

60112000-6.

Inprimategiko zerbitzuak:

79824000-6, 79821000-5, 79820000-8, 79800000-2, 79810000-5, 79823000-9, 79971000-1, 79971200-3, 79971100-2.

Gizarte-zerbitzuak:

85320000-8, 85312000-9, 85300000-2, 85310000-5.

Biltegiratze- eta banaketa-zerbitzuak:

63100000-0, 63120000-6, 63121100-4.

Ostatu eta landa-turismoko zerbitzuak:

63500000-4, 75125000-8.

Administrazio-lanetako zerbitzuak:

92500000-6, 92510000-9, 92511000-6, 92512000-3, 79500000-9, 98341120-2, 98341130-5, 79511000-9, 92520000-2, 92521000-9, 92521100-0, 72312000-5.

Kudeaketako eta lan osagarrietako zerbitzuak:

45233294-6, 45316000-5, 79993100-2, 79993000-1.

Posta- eta publizitate-zerbitzuak:

79571000-7, 79340000-9, 79341000-6, 64121100-1, 64121200-2, 79520000-5, 79920000-9, 79921000-6.

Mantentze- eta konponketa-zerbitzuak:

45422000-1, 45420000-7, 50850000-8, 45262500-6, 45262520-2, 50000000-5, 71314100-3, 45330000-9, 45442100-8, 50232200-2, 45262680-1, 45259000-7, 50115000-4.

Urte-sasoiko landare, konpost, landare eta zuhaixka, lorategiko altzari eta abarrekoen ekoizpena eta salmenta:

03121100-6, 03451300-9, 39142000-9, 03110000-5.

Esku-xaboien ekoizpena eta salmenta:

33711900-6, 33741100-7, 39831700-3.

Zurezko sukalde-tresnen ekoizpena eta salmenta:

39220000-0, 44410000-7, 39221100-8, 39221180-2, 39141000-2.

Arotzeriako altzarien ekoizpena eta salmenta:

39100000-3, 03419100-1, 37800000-6, 37810000-9.

Salmenta eta banaketa:

30199000-0, 39000000-2.

Ekitaldietarako gaiak:

18530000-3.

Enpresa-opariak eta eskuerakutsiak:

39516000-2, 39295500-1, 39561140-5, 39200000-4, 39290000-1, 39170000-4, 44111300-4, 39298900-6, 44812400-9. »

Beraz, legeak agindutakoa nahitaez bete behar dela kontuan izanik, eta legea berehala jarriko denez indarrean, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenari jarraituz, eta Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordeak aldeko txostena emanda, Gobernu Kontseiluak, eztabaidatu ondoren, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Behean (eranskinean) azaltzen diren jarraibideak onartzea kontratu erreserbatuei buruz.

Bigarrena.– Erabaki honek ondoriorik gabe uzten du Gobernu Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko Erabakiaren (Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere sektore publikoaren kontratazioan gizarte irizpideak, ingurumenekoak eta beste politika publikoak barne hartzeari buruzko Erabakia) IV. apartatua.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».

ERABAKIAREN ERANSKINA
KONTRATU ERRESERBATUEI BURUZKO JARRAIBIDEAK

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kontratazio-organoek, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen (azaroaren 8ko 9/2017 Legea, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen baitira) VI. eranskineko CPVak dauzkaten espedienteak izapidetzen dituztenean, kontratu erreserbatu gisa izapidetu beharko dituzte, gutxienez ere, halakoak izan daitezkeen kontratuen lizitazioetako oinarri-aurrekontuen % 5 egiten dutenak (erreserbatuak izan daitezkeen kontratuetan urte bakoitzean metatutako zenbatekoa, BEZik gabe). Hau da, CPV horietakoren bat daukaten kontratu guztien lizitazioetako oinarri-aurrekontuen zenbatekoa, BEZik gabe, 1.000.000 euro baldin bada, guztira 50.000 euro egiten duten kontratuak izan beharko dira, gutxienez, kontratu erreserbatuak.

Erreferentziako zenbatekoa urtean urtekoa izango da beti, 2018an izan ezik. 2018an, legea indarrean jartzen denetik abenduaren 31ra arteko zenbatekoa bakarrik izango da erreferentzia.

Kontratu txikiei dagokienez, haien CPVa halako moduan kontsignatu beharko da non bai guztizko zenbatekoetarako bai erreserbatutako portzentajerako konputatuko baitira.

Aurretiaz izapidetutako kontratuen zenbatekoak, azkenik, kontratu horiek izapidetzen hasten diren urterako konputatuko dira, eta ez gauzatzen hasten diren urterako.

Aipatutako erreserba-portzentajera iristen ez bada, arrazoia justifikatu egin beharko da memoria batean. Bertan azaldu beharko dira CPV horietan lizitatutako guztizko zenbatekoak, erreserbatutako zenbatekoak, eta % 5era iritsi ez izanaren arrazoia.

Kontratuen erreserbari buruzko memoria Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzara bidali beharko da, erreserba egin eta hurrengo ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen.


Azterketa dokumentala