Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1677

372/2018 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. horren bidez, Ana Bereziartua Unzueta andrea Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen da.

Aztertua izan da Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren urtarrilaren 26ko 79/2018 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2018ko otsailaren 16ko EHAAn (34. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Ana Bereziartua Unzueta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Bereziartua Unzueta andrea Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko martxoaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala