Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1630

IRAGARKIA, Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko San Vicente (Erradioterapia eta Medikuntza Nuklearra) Gainbegiraletzako Antolamendu Unitateko gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ezeztatzeari buruzkoa.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen azaroaren 17ko 2419/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko San Vicenteko (Erradioterapia eta Medikuntza Nuklearra) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila www.osakidetza.euskadi.net web-orrian daude.

Ebazpen horretan akatsak atzeman dira, eta, horren ondorioz, ezeztatu egin da.

Bilbao, 2018ko otsailaren 16a.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea.
E (ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena).

Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala