Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1615

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita geltokietan, geralekuetan eta bulegoetan iturgintzako mantentze-lanak egiteari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: mantentze-lanak.

b) Xedearen deskribapena: geltokietan, geralekuetan eta bulegoetan iturgintzako mantentze-lanak egitea.

c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen eta zer egunetan: 2017ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurehun hamabost mila eta laurehun euro (415.400,00), BEZik gabe, honako lote hauetan banatua:

A lotea: ehun eta berrogeita hamaika mila laurehun euro (151.400,00), BEZik gabe.

B lotea: ehun eta berrogeita bi mila euro (142.000,00), BEZik gabe.

C lotea: hirurogeita sei mila euro (66.000,00), BEZik gabe.

D lotea: berrogeita hamasei mila euro (56.000,00), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data:

A eta C loteak: 2017ko abenduaren 27a.

B eta D loteak: 2017ko urriaren 25a.

b) Esleipenduna:

A eta C loteak: Ugao Instalaciones SL.

B eta D loteak: Alberdi Obras de Albañilería SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

A lotea: ehun eta hogeita hemeretzi mila seiehun euro (139.600,00), BEZik gabe.

B lotea: ehun eta hogeita hamaika mila euro (131.000,00), BEZik gabe.

C lotea: hirurogeita bi mila bederatziehun euro (62.900,00), BEZik gabe.

D lotea: berrogeita hamabost mila ehun eta hogei euro (55.120,00), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: lau urte (4).

Bilbao, 2018ko martxoaren 15a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala