Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1608

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 962/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko 962/2017 dibortzioa.

Demandatzailea: Kelmer Alexis Vega Parra.

Abokatua: Marta Maria Blanco Palacios.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Demandatua: Martha Isabel Valencia Andrade.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2018-02-28an, eta hau dio idazpuruak, hitzez hitz:

114/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita zortzia.

Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 962/2017 prozeduraren autoak. Eta, horietan, alderdiak honakoak izan dira: demandatzaile legez, Kelmer Alexis Vega Parra, prokuradore Lascaray Palacios duela; demandatu legez, Martha Isabel Valencia Andrade, auzi-ihesean dena, ordezkaritza prozesalik gabe. Erregearen izenean eta ondoko oinarriekin bat etorriaz, ebazpena eman da:

Martha Isabel Valencia Andrade demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala