Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1607

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1376/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1376/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Joelma Trindade De Sousa.

Abokatua: Igone Alvarez Jimenez.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Demandatua: Ademir Ferreira De Campos.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horren gainean, 115/2018 epaia eman zen, 2018-02-28an. Hau dio epaitzak:

115/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 1376/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Joelma Trinidad De Sousa, demandatzailea, Escaño prokuradorearekin; eta bestetik, Ademir Ferreira De Campos demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Ademir Ferreira De Campos demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala