Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1603

38/2018 DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundebatzordeko burua eta bokalak izendatzen dituen Dekretua.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen (15/1998, 6/2000, 1/2003, 4/2005 eta 11/2015 Legeek aldatutakoa) 18.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundebatzordeko burua eta bokalak izendatzen dituen maiatzaren 2ko 151/2017 Dekretua onetsi zen (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.).

Dekretu honen bidez, aipatutako maiatzaren 2ko 151/2017 Dekretua aldatzen da; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernusalak beste magistratu bat hautatu du bokal judizial, erretiroa hartu duen magistratu bat ordezkatzeko, hala zehazten baitute ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.1.b) eta 28. artikuluek.

Hori dela eta, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 20an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernusalak hautatutako José Antonio González Saiz magistratu jauna Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundebatzordeko bokal izendatzea, Manuel Díaz de Rábago Villar jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala